XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Dendari batek mahas-pasa kopuru bat saltzerakoan, berari kostatu zitzaion baino % 22 gehiago eskatzen du bainan erdi ustelduak zeudenez gero, berak eskatzen zuena baino % 10 gutxiagotan saldu behar izan ditu, eta salmenta honetan 9.800 pezeta irabazi du.

Zein da hasieran eskatu nahi izan zuen salneurria?

7. Unaik zenbait salgai erosi du 68.400 pezetatan eta 1/4 saldu du % 15 irabaziz; 1/3, % 18 3/4; 1/6, % 20; eta gainontzekoa % 33 1/3 irabaziz.

Guztira zenbat irabazi du?

8. Koldok bi behi saldu ditu 115.000 pezetatan bakoitza, eta horrela % 25 irabazten du aurrenekoarekin, bigarrenekoarekin ordea, % 25 galtzen.

Zenbat irabazi ala galdu du salmenta honetan?.

9. 35 irin zaku erosi ditut 1.200 pezetatan bakoitza, eta 43.750 pezetatan saltzen dut guztia.

% zenbat irabazten dut?.

10. Ikerrek 650 pezetatan erosten du zapi metroa eta gero saldu % 20 irabaziz.

Zenbatetan bersaldu du?.

11. Maiderrek bi ordulari saltzen ditu 4.800 pezetatan bakoitza; batean % 50 irabazi zuen eta bestean % 50 galdu.

Zenbat irabazi ala galdu zuen salmentan?.